Juanita Aseginolazak ehun urte bete ditu

E. Unamuno 2016ko api. 11a, 12:23

Juanita senideak eta alkatea ondoan dituela.

Juanita Aseginolazak ehun urte bete zituen atzo, eta alkateak, udalaren ordezkari moduan, zoriondu eta lore-sorta eskaini zion. Gazterik alargundu zen Juanita, hogeitamalau urterekin eta fabrikan lan egin zuen hirurogeitabost urterekin jubilatu zen arte.

Errabal kalean, udaltzaingoaren gainean, bizi da Juanita. Atzo senideen eta udaleko ordezkarien bisita jaso zuen bere 100. urtebetetzea zela eta. Osasunez ondo eta berbetan bixi, bizitzan gogor lan egin behar duen emakumea izan dela aitatu zigun bere semeak: “34 urterekin gelditu zan alargun eta 65 urtera arte Sacian ibili zan lanian”. Juanita Soraluzen jaiotakoa da baina aita Zegamakoa zuen jatorriz; hori dela eta, herrian “Zegamakuanekua” izenez ezagutzen ei zuten familia.  

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.