DAS teknologia garatu du Soralucek, makina-erreminta irauli nahian

Berria.eus 2016ko api. 8a, 09:27

Makinen dardararen kalteak saihestea lortu dute, sektoreak betidanik izan duen zama handia. Berria.eus-ek eman du albistea eta elkarrizketa egin dio Xabier Mendizabal I+G ataleko arduradunari. Bideoa: Gorka Rubio / Argazki Press.

Euskal makina-erremintaren sektoreak munduko liderren lasterketan jarraitzeko beste urrats bat egin berri du. Soraluce kooperatibak (Danobat Group) DAS teknologia (Dynamics Active Stabilizer) garatu du fresatzeko eta mandrinatzeko makinetan eta tornuetan aplikatzeko. I+G ataleko prozesu luze eta konplexu baten ondotik, sistema berriaren bidez irtenbidea eman diote makinek betidanik izan duten oszilazio edo dardararen arazoari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.