ARGIAko kazetari bat zigortu dute Mozal Legea aplikatuz eta 601 euroko isuna ezarri diote kazetaritza lana egiteagatik. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordearen izenean heldu den salaketak jasotzen duenez, “baimenik gabe” polizia operazio baten irudiak sareratu zituen Axier Lopez kazetariak. Lege hau horrela aplikatuta, Euskal Herriko kazetari bati jartzen dioten lehen zigorra da.
ARGIAk adierazi du ez duela isuna ordainduko eta Mozal Legea borrokatuko duela.