Gida kalean da, herriko denda, lantegi eta elkarteen inguruko informazioarekin

G. Azkarate 2016ko api. 6a, 16:04

Jesus Juan Benito (Bizikale), Gaizka Azkarate (Pil-pilean) eta Iker Aldazabal (Udala).

Gaur hasi dira banatzen Soraluzeko komertzio, elkarte eta lantegien berri jasotzen duen gida. Guztira 182 entitateren inguruko informazio dakar: telefonoak, e-posta helbideak, zerbitzuen inguruko informazioa etab.

Bestelako kontaktu interesgarrien zerrenda ere jasotzen du: udal-zerbitzuak, mankomunitatea, garbigunea… Pil-pilean Herri Komunikabideak argitaratu du, Udalarekin eta Bizikale merkataritza-elkartearekin elkarlanean eta Debagoieneko Goiena komunikazio-taldearen aholkularitzarekin.

Gida hiru euskarritan kontsultatu ahal izango da: paperean, digitalean eta, aurki, mugikorreko aplikazioan ere bai. Paperezko edizioa herriko etxe, elkarte eta lantegi guztietara banatuko da. Edizio digitala, berriz, erabilgarri dago plaentxia.eus/gida webgunean eta, laster, udalaren webgunean ere ikusgai izango da. 

Azkenengo aldiz 2003an argitaratu zen herriko gida komertziala eta ordutik eguneratu barik zegoen. Etorkizunean, Gida etengabe eguneratzea da Pil-pileanen asmoa, beraz, edozein aldaketa edo intserzio egin behar izanez gero, publizitatea@pilpilean.com helbidera idatzi daiteke edo 686 73 44 70 (Gaizka) telefonora deitu. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.