Hitzaldia: Thalay Sagar, Garhwal piramideko ametsa

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea 2016ko api. 7a, 19:43

Mendi taldeak antolaturiko hitzaldi zikloaren barruan, Ekaitz Maiz alpinista eta eskalatzaile nafarra izango dugu hizlari apirilaren 14an (eguena).

Bertan, Thalay Sagar mendian burututako eskalada aurkeztuko digu. "Thalay Sagar mendiak (6904m) osatzen duen piramide erakargarriak Txus, Alex, Felix, Adrian, Daniele eta ni neu erakarri gintuen bertan bide berri bat zabaltzen saiatzera".

Talde oso indartsua Himalayako horma erakargarrienetako batean, Thalay Sagar-eko ipar aurpegia. Logistika, garaiera, meteorologia eta orientazioa izango dira klabeak espedizioa burutzeko.

Hitzaldia apirilaren 14an izango da, 19:30ean, Gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.