Azkena Atxolinen erosi zuen iaz eta 400 pago-landare baino gehiago sartu dituzte aurtengo neguan. Izan ere, Udalaren asmoa da mendigaina publikoa izatea.
Bestalde, 2007an Soraluze Baso Bidez egitasmoa abiatu zuen Udalak. Lur-jabeekin hitzarmenak sinatzea proposatzen duen egitasmoa: udala arduratzen da lursaila garbitzeaz, landaketaz, ingurua hesitzeaz eta ondorengo 30 urtean mantentze-lanak egiteaz. Urteotan, 6 lur-jabek sinatu dute hitzarmena (guztira, 6 hektarea inguru).
Azkenik, udalak 15.000 euro inguru bideratuko ditu aurten ekimen horietarako;batez ere, garbiketa-lanak egiteko.