Soraluzeko Mendi-taldeak babesa erakutsi dio Sare Herritarrak antolatutako 'Lau tontorrak' ekimenari

Mendi-taldeak babesa adierazi dio Euskal Herriko Sare Herritarrak antolatuta apirilaren 3an, igandea, egingo den 'Lau tontorrak' ekimenari. Hainbat mendizale ezagunek ere atxikimendua adierazi diote, besteak beste, bideoan ageri diren Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerainek. 

Txindokira, Anbotora, Gorbeiara eta Beriainera igoko dira hainbat herritar, euskal presoen sakabanaketaren bukaera eskatzeko eta larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea eta salbuespen legediaren amaiera aldarrikatzeko.

Goizeko 9:30ean izango dira hitzorduak: Txindokira joateko, Larraitzen; Anbotora joateko, Urkiolan; Gorbeiara joateko, Muruan; eta Arbizura joateko, Beriainen. Soraluzetik zenbait lagun Larraitzera joango gara eta 08:30ean jarri dugu hitzordua Estazioan.

Mendirako bidean elkar topatuko garelakoan, animatu eta parte hartu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.