12:00etan elkarretaratze isila udaletxe aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mar. 23a, 07:57

Atzo Bruselasen izandako atentatua gaitzesteko, Soraluzeko Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila egiteko gonbitea egiten die Soraluzeko herritar guztiei, gaur, 12:00etan, udaletxe aurrean.

Soraluzeko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere,  aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan ziren eta hildako eta zauritu ugari eragin zituzten. Soraluzeko Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

 

Ondorioz:  5 minutuko elkarretaratze isilean parte hartzeko gonbitea egiten diegu Soraluzeko herritar guztiei, gaur, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxe aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.