Joan den martxoaren 15ean banatu zituzten Open Data sariak eta 18 partaideren artean Anartz Mugika Ledo soraluzetarraren Servirace: korrikalariaren gida aplikazioak lortu zuen bigarren puntuaziorik altuena mugikorretarako aplikazioen atalean.
Lasterketen inguruko informazioa
Android sistema eragilearekin garatutako aplikazioak lasterketen inguruko webguneen informazio orokorra ematen du eta gainera; lasterketaren egunean eta iraungo duen orduetan egingo duen eguraldiaren berri ematen du, hitzordua agendan gordetzeko aukera eskaintzen du, lasterketaren gaineko iritziak eman daitezke, ibilbidea kontsultatu...
Euskal Herriko lasterketen inguruan Lasterketak.eus webguneak eskaintzen duen informazio iturria baliatzen du, bestelako zerbitzuak, berriz, Google bidez eskuratzen ditu.
Aplikazioa deskargatu daiteke lotura honetan: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.amugika.servirace
Aurki berritasunak gehituko omen dizkio aplikazioari, trafikoaren egoera denbora errealean eta bestelako sorpresaren bat.