Euskadiko txapeldun hirugarren urtez

Egoitz Unamuno 2016ko mar. 21a, 14:06

Lopabox taldeko kideak Getxoko txapelketaren ostean.

Ixa Rodriguezek Euskadiko txapeldun titulua bereganatu zuen zapatuan Getxon jokatu zuten txapelketan.  

Zapatuan Jessica Salazarren aurka egin zuen borrokan eta konbatea irabazita, hirugarren aldiz Euskadiko titulua -48 kiloz azpikoa- irabaztea lortu zuen.  

Maiatzean Oñati eta ekainean Portugalera 

Hurrengo hitzordua Oñatin izango du Ixak, maiatzaren 15era antolatu duten emakumezkoen jaialdian. Ekainean Portugalera joango da, eta, ostean, Espainiako txapelketa jokatuko du Galizian.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.