Umeak eta gurasoak izan dira Zuhaitz-eguneko protagonista nagusiak. Pago, haritz eta lizar landareak sartu dituzte Osintxuko Ezenarro anaiek Urkia Zelaitik gora duten lursailean,berrogeiren bat landare. Astean zehar, udal-brigadako langileek zuloak eta hesiturak prestatu dituzte, eta, beraz, gaur, landareak sartu eta lurrez estali besterik ez dute egin behar izan. Landaketaren ostean, hamaiketakoa egin dute Urkia Zelaiko Izei aterpertxean. Euri tanta batzuk egin dituen arren, eguraldi ona izan dute goiz guztian zehar.
Antolatzaileak, Udala eta Mendi-taldea, gustura azaldu dira Zuhaitz-egunak izan duen harrerarekin eta datorren urtean lur-sail berdinaren goenean beste landaketa batzuk egiteko asmoa azaldu dute.