Salon janari-dendak ateak itxi ditu

Gaizka Azkarate 2016ko mar. 17a, 14:05

Salon janari-denda, pertsianak botata.

Martxoaren 15az geroztik itxita dago Salon janari-dendako atea. Herriko dendarik zaharrenetakoa zen 70 urte baino gehiago zabalik egin eta gero. 

Azken urteotako kontsumo ohitura berriek jeitsierak eragindako salmenta jeitsiera, batetik, eta dendako jarduna bestelako lan-jardunekin uztartzeko zailtasunak, bestetik, denda ixteko erabakia hartu dute.

Familiako denda 

Salon janari-denda familiak kudeatutako denda izan da. "Damiana, Jesus, Maria Pilar, Maritxu, Belen, Lara eta familiako beste hainbat kideren laguntzarekin egin du aurrera dendak hainbeste urtetan" adierazi digu Margaritak. Hasierako urteetan "Jesus aitonak gaseosa sifoiak eta izotza egiten zituen atzekaldean eta ondoren astoarekin banatzen zituen herrian". Azken urteotan herriko baserrietako produktuak izan dituzte dendan: Argate, Txurruka-azpi eta Agarre baserrietakoak, besteak beste. Hasita zeuden parafarmazia eta produktu ekologikoak saltzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.