Soraluzeko Udalak bat egingo du klima-aldaketaren kontra WWF (World Wildlife Fund) erakundeak martxoaren 19rako antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin: Planetaren Ordua. Horrela, larunbatean, herriko hainbat gunetan argia itzaliko da gaueko 20.30etik 21.30era. Ekimen horrekin erakutsi nahi da, besteak beste, berotze globalari aurre egiteko denon partetik jarri behar dugula. Ordu horietan, ordubetez argiak itzaliko dira herriko zubi garrantzitsuenetan, besteak beste: Oleako Zubia, Zubi Nagusia, Gabolatzeko zubia eta Mendiola industrialdeko oinezkoentzako zubia. Ekimen honekin, ingurumenarekiko konpromisoa adierazteaz gain, aldarrikatu nahi da klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko beharra.