DYAko boluntario izateko hitzaldi informatzailea Eibarren

Gipuzkoako DYA 2016ko mar. 16a, 17:27

Datorren martxoaren 19an, larunbata, 11:30etatik 12:30etara. Eibarko Portalea Kultur Etxean (Bista Eder kalea, 10), eta “Ez dugu heroirik behar... zu behar zaitugu”goiburuarekin, DYAk bere boluntarioek burutzen dituzten lanei buruzko hitzaldia eman, eta Elkartearen kide nola izan azalduko du.

Helburua, aisialdi pixka bat eskaintzearekin soilik gure inguruneko jendearen bizitza alda daitekeela eta laguntzeko era asko dagoela ikusaraztea da:

· Mugikortasun murriztua duten pertsonei medikura joatera, paseatzera, edo bere senideak eta lagunak bisitatzera lagunduz.
· Mendian zauritutako edo galdutako pertsonak erreskatatuz.
· Lehen sorospenak erakutsiz.
· Larrialdietan parte hartuz, edo hauek gerta ez daitezen ekitaldi mota guztietan parte hartuz (kontzertuak, herriko jaiak, kirol txapelketak...).

Ez dago adin mugarik eta ez dira aurretiazko ezagupenak behar, DYAk hartzen duelako boluntario bakoitzaren heziketaren ardura, bai eta bakoitzak dituen lehentasunetara hobeto moldatzen diren laguntzeko moduak eskaintzea ere. Bakoitzaren erabakia da boluntario moduan zenbat denbora eskaini nahi duen.

Hitzaldian parte hartzea librea eta doakoa da, eta DYAk bere lan humanitario eta sozialean erabiltzen dituen ibilgailu eta erreminta batzuen erakusketa txiki bat ere izango da.