Soraluzeko preso ohiek dei egin dute apirileko manifestazioan parte hartzeko

E. Unamuno 2016ko mar. 28a, 11:14

Soraluzeko hainbat preso ohi.

Apirilaren 17an, preso eta iheslariak etxeratzearen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egin dute hainbat preso ohik. Adierazi dute bat egiten dutela orain bi aste Usurbilen ehunka preso ohik kaleratu zuten Abian da bidea manifestuarekin.

Orain bi aste ehunka preso ohik agerraldia egin zuten Usurbilen Abian da manifestua ezagutarazi eta apirilaren 17an, Bilbon, Aministiaren norabidean preso eta iheslariak etxera lemapean egingo den manifestazioa iragartzeko.

Abian da bidea manifestuan EPPKri eta EIPKri -Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa- babesa adierazten diote sinatzaileek, eta EPPKren esku lagatzen dituzte etxeratze bidean hartu beharreko erabakiak hartzea. Mila inguru dira agiriari atxikimendua adierazi dioten preso eta iheslari ohiak. Sinadurak webgune batean biltzen ari dira.

Soraluzeko preso ohiak

Soraluzeko hainbat preso ohik bat egin dute manifestuarekin: Mikel Alberdi AtxaOrbea, Maribel Ariznabarreta Eguren, Joxean Arluziaga Iribar, Rosa Etxeberria Arizaga, Ion Irisarri Garzia, Karlos Jauregi Elizburu, Koldo Kareaga Urkizu, Regina Maiztegi Aboiti, Iñaki Makinai Baskaran, Angel Murgoitio Ribera, Peio Etxebarria Lete, Juan Ramon Del Barrio, Jose Frantzisko Aizpuru "Atxito" eta Lurdes Txurruka. Soraluzetarrei Bilboko manifestaziora joateko dei egin diete.