Lapurrek lehioa babesten zuten barroteak askatu dituzte eta kristala apurtuta sartu dira barrura. Kaxako dirua eramateaz gain -300 bat euro-, tragaperrasa apurtu eta apustu-makina atera dute lehiotik. Azken hau udaltzainek atera dute ibaitik, Txoko parean, eta bertan dago oraindik. Makinak sekulako pisua omen du eta horregatik uste dute pertsona bat baino gehiagok parte hartu dutela lapurretan.
Jabeek goizeko 08:30ean pasatu diote abisua Ertzantzari eta 09:00etatik aurrera ertzainek aztarna bila jardun dute.