Fernando eta Antxon Garcia Pandemonium Raid-en

Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 09:33

Fernando Garcia soraluzetarrak eta bere loiba Antxon Garciak Pandemonium Raid elkartasun rallye-an parte hartzen dihardute. Barixakuan irten zuten Bilbotik eta martxoaren 12an bueltatuko dira. 

Rallyak sei eguneko iraupena izango du eta Tarifatik Tangerrera bitarteko ibilbidea egingo dute. Aurten 25 gidarik parte hartuko dute lasterketan eta abentura gosea asetzearekin batera, elkartasun keinu moduan, umeendako hainbat material eraman dituzte Marokora: eskola materiala, baloiak, bizikletak...

Informazio gehiago: http://www.raidpandemonium.com/

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.