5.000 emakumek parte hartu dute aurtengo Lilatoian. Emakumeendako lasterketa herrikoia goizeko 10:00etan abiatu da Boulebarretik eta 5 kilometroko ibilbidea egin eta gero, bertan amaitu da. Lasterketaren ostean, ospakizunerako tartea ere hartu dute eta "lilapotea" egin dute Alde Zaharreko tabernetan.