Otsailean Soraluzen izan da Debabarreneko langabezia tasarik altuena

Egoitz Unamuno 2016ko mar. 3a, 11:38

Otsailean gora egin du herriko langabe kopuruak (8 lagun) eta otsailean Soraluzeko langabezia tasa bailarako altuena izan da, %16,83.

Urtarriletik otsailera bitartean gora egin du langabe kopuruak herrian eta otsailean 306 langabe erregistratu dira. Soraluzen izan ezik, Debabarreneko gainerako herrietan langabe kopuruak behera egin du. Otsailean Soraluze izan da %16,83ko tasarekin Debabarrenean langabezia tasa altuena duen herria. 

EAEn, 237 langabe gutxiago erregistratu dira otsailean, urtarrilarekin alderatuta. 2015ko otsaileko datuekin alderatuta, ordea, 16.340 langabe gutxiago daude. 154.555 langabe erregistratu ziren guztira otsailean, Euskal autonomia Erkidegoan.

2016ko datuak herriz-herri

  • Soraluzen 306 langabe daude (%16,83ko langabezia tasa)
  • Eibarren 2.087 langabe daude (%16,70eko langabezia tasa)
  • Elgoibarren 670 langabe daude (%12,62ko langabezia tasa)
  • Mendaron 109 langabe daude (%11,18ko langabezia tasa)
  • Mutrikun 253 langabe daude (%10,30eko langabezia tasa)
  • Deban 244 langabe daude (%9,36ko langabezia tasa)
  • Debabarrenean 3.669 langabe daude (%14,29ko langabezia tasa) 

Iturria: SEPE.