Abigail Monserratek urrezko domina eskuratu du Andoaingo piano jaialdian

Egoitz Unamuno 2016ko ots. 24a, 09:48

Abigail Monserrat Andoaingo jaialdian.

Abigail Monserratek urrezko domina jaso zuen domekan Andoainen egin zen XI. Piano Jaialdian. Epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuen, eta, hargatik, jaialdiko itxierako kontzertu berezian parte hartzeko aukera izan zuen. Chopinen Preludio 4. lana interpretatu zuen.

Andoaingo Piano Jaialdian oso ekimen entzutetsua da eta 18 urtez azpiko Euskal Herriko 800 pianojolek baino gehiagok parte hartzen dute. Horietatik hogeik bakarrik eskuratu dute aipamen berezia. Abigail Monserrate Lozanok hamasei urte ditu eta zortzi inguru daramatza Soraluzeko musika eskolan. Aurretik ere sari ugari lortu izan ditu Andoainen, esaterako, iaz ere urrezko domina eta aipamena jaso zituen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.