Giro paregabean igaro zen Korrika Soraluzetik

plaentxia_com 2013ko mar. 21a, 15:23
Iluntzeko 20:00ak aldera Maltzagan hartu zuten lekukoa Soraluzeko gaztetxekoek eta ordurako, jendetza zegoen tunelean Korrikaren zain. Zorionez, asko eta asko  izan ziren atzo eskuz-esku euskara elkarri eman zioten elkarte eta eragileak. Domekara arte gainera, herriz-herri jarraituko du Korrikaren 18. edizioak, Baionan bukatzeko. Pil-pileanak autobusa antolatu du bertaratu nahi dutenenetzat (izen-ematea egoitzan bertan egin behar da). Ikusi atzoko argazkiak!