Karakateko trikuharri eta dolmenak ezagutzeko beste aukera bat domekan

plaentxia_com 2012ko uzt. 5a, 15:06
Orain aste batzuk egin moduan, Karakatetik abiatuta artzainen eta nomaden aztarnak ikusteko txangoa antolatu du Debegesak.
 
 
 
 
 
 
 
Ekainean egin bezala, Debegesa garapenerako agentziak Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar hiru orduko txangoa antolatu du domekarako.
 
Joxe Migel Barandiaranek "Trikuharrien Ibilbidea" izena eman zion inguru honi eta Debanatura Elkarteko kideek gidatuta bertan dauden trikuharriak eta tumuluak ezagutuko dituzteeuskal artzainen eta nomaden aztarnetatik.
 
Bisitariek geldialditxo bat egingo dute, eskualdeko sagardoa, gazta eta ogia dastatzeko.  
   
Karakaten abiatuko dira goizeko 10.00etan
Goizeko 10.00etan Karakateko aparkalekuan egin dute hitzordua. Beraz, lekua erreserbatu nahi duenak, 943191172 edo 695783656 telefonoetara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz egin dezake. Nagusiek 9 euro ordainduko dute, 12 urtetik beherakoek 5 euro.
 
Gainerako informazioa www.debegesa.com helbidean edo 943 820110 zenbakian aurkitu daiteke.