I. Iñaki Ruiz mendi lasterketa domekan izango da

plaentxia_com 2012ko uzt. 2a, 14:21
San Andres auzoan hasi eta 21 kilometroko ibilbidean zehar Pagobedeinkatu, Atxantxaboleta, Pol Pol, Irukurutzeta, Atxolin, Karakate, Legarda, Mendotz zeharkatuko dituzte, berriz San Andresen amaituko da.
 
 
 
 
  
Maiatzean jakinarazi bezala, Mendi Taldeak prest du domeka hontarako Iñaki Ruiz Mendi Lasterketa. San Andres auzoan hasi eta 21 kilometroko ibilbidean zehar, Pagobedeinkatu, Atxantxaboleta, Pol Pol, Irukurutzeta, Atxolin, Karakate, Legarda, Mendotz zeharkatuko dituzte eta San Andresen amaituko da.
 
Lasterketak 1000 metroko desnibel positiboa izango du eta bi anoagune izango dira ibilbidean zehar. Lehen hiru sailkatuentzat, emakume eta gizon, egongo dira sariak eta amaitutakoan salda eta txorizoa banatuko dute auzoan.
 
Izenematea lasterketa hasi aurretik egingo da, 8:30ak eta 9:15ak bitartean, San Andresko pilotalekuan, dohainik. Bestela, www.kirolprobak.com wen orrian. 
 
iñakiruizprofila.jpg