Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia nagusi Soraluzen

plaentxia_com 2012ko eka. 18a, 14:17
Bikotea zuzenean sailkatu da Eibarko finalera. Eurekin izango dira  Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia; Maddi Sarasua eta Aimar Karrika; Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinaga soraluzetarra eta Peru Vidal eta Imanol Uria.
 
 
 
Plazatik Gaztetxera txapelketaren bigarren finalerdia jokatu zen joan den barixakuan herriko gaztetxean. 60 bat lagun afaltzen eta 200 inguru saioa entzutera hurbilduak, arrakastatsu joan zen saioa, hainbatek kanpotik jarraitu behar izan zuen.
 
Bertan aritu ziren, Peru Vidal eta Imanol Uria; Maddi Gallastegi eta Jon Ruiz de Pinedo; Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia eta Eneko Beretxinaga plazentziarra eta Mikel Olaizola.  
 
Lehen zatia beteta, Nerea eta Xabatek jaso zituzten epaileen puntuak. Entzuleek ordea, nahiago izan zituzten Mikel eta Eneko. Beraz, buruz-burukoa  jokatu eta Nerea eta Xabat nagusitu ziren.
 
Horrela geratu zen puntuazioa:
  • Nerea-Xabat 200 puntu (finalera zuzenean sailkatuta)
  • Mikel-Eneko 198 puntu
  • Peru-Imanol 187 puntu
  • Maddi-Jon 171,5 puntu
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eibarko finaleko bazkaritarako sarrerak salgai
Datorren hilaren 30ean, Eibarko gaztetxean jokatuko den finaleko lau bikoteak hauexek izango dira:
 
Nerea Ibarzabal-Xabat Galletebeitia
Maddi Sarasua-Aimar Karrika
Mikel Olaizola-Eneko Beretxinaga
Peru Vidal-Imanol Uria
 
Finala bazkalostean izango da. Bazkaritarako tiketak salgai ipini dituzte ondorengo herrietan:
Mutriku: Zubixa
Zumaia: Nikol
Markina: Erlatx, Gaztetxea
Elgoibar: Iratxo taberna, Lanbroa taberna
Deba: Aitor
Soraluze: Arrano
Eibar: Karrika, Depor