Kontsumo taldeak ezagutzeko aukera paregabea gaur arratsaldeko hitzaldian

plaentxia_com 2011ko aza. 10a, 17:17
Kontsumo taldeetan taldeko kideek adosten dute antolaketa guztia: zer kontsumitu nahi duten, ze preziotan, banaketa, kudeaketa nola egin...Arratsaldeko 18.30ean izango da, Plaza Zaharreko karpan.
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 18.30ean kontsumo taldeak ezagutzeko hitzaldi interesgarria emango dute EHNE eta Biolurreko kideek. Gaztañerreko egitarauaren barruan antolatutako hitzaldi honek han-hemenka sortzen diharduten kontsumo taldeak izango ditu hizpide. 
 
Eta zer dira ba kontsumo taldeak? Bada nekazarien eta kontsumitzailearen harreman zuzen baten alde egiten duten taldeak. Baserritarrei nekazaritza eredu agroekologikoan ekoizteko konpromisoa eskatzen zaie, herritarrekin elkarlanean jarduten dute urte guztian produktuak zuzenean kontsumitzeko eta inolako bitartekaririk gabe, bi aldeen mesedetarako.
 
Taldeko kideek adosten dute antolaketa guztia: zer kontsumitu nahi duten, ze preziotan, banaketa, kudeaketa nola egin... Honek nekazariari irtenbide justuago bat ematen dio bere produktuari eta kontsumitzaileak ardura hartzen du jaten duenaren gainean. Sasoian sasoikoa eta tokian tokikoa kontsumituz, kontsumo arduratsua lortzen da.
 
Hitzaldia Plaza Zaharreko karpan izango da, 18.30ean, Soraluzeko Udalak eta Pil-Pilean Euskara Elkarteak antolatuta. 
{mosimage}