Bi ikastaro berri KZgunean

plaentxia_com 2011ko ira. 6a, 15:43
Ikasturte berriarekin batera ikastaro berri bi ekarri ditu Soraluzeko KZguneak, Mugipuzkoa eta Openoffice programak. KZgunea, astelehenetik barixakura zabalduko dute, 16.00etatik 20.00etara. Betiko moduan, interneten doan ibiltzeko aukera ere badago. Edozein zalantzatarako edo izena emateko idatzi tutor.soraluze@kzgunea.net edo deitu 943753045 zenbakira. (+gehiago)  

Mugipuzkoak erabiltzaileari Gipuzkoan zehar mugitzeko aukera desberdinak kudeatzeko tresna eskaintzen dio: "Zure mugikortasuna kudea dezakezu planifikatzaile multimodalarekin, zure ordutegiak pertsonalizatuz edo zure mugikorrarekin GipuzkoaTransiten bitartez" azaltzen du Mugipuzkoa.com webguneak.
 
{mosimage} 
 
 
 
 
KZgunea astelehenetik barixakura zabalduko dute, 16.00etatik 20.00etara. Aipatutakoez gain, ikastaro mordoxka batean eman daiteke izena.