Gay, Lesbiana eta Transgeneroen askapen eguna da gaur eta elkarretaratzea egingo dute Plaza Barrian

plaentxia_com 2011ko eka. 28a, 13:52
Arratsaldeko 20etan izango da LGTB mugimenduaren aldeko kontzentrazioa. Argazkian LGTB-en aldeko bandera udaletxeko balkoian.
 

 
 
 
 
 
Ekainaren 28a da gaur, Gay, Lesbiana, Transexual eta Transgeneroen askapen eguna ospatzen da. Duela 42 urte New Yorkeko gay giroko tabernan poliziak bortizki sartu ziren eta bertakoek ipinitako erresistentziari esker, bi egun inguru iraun zuten liskarrek. 
 
Ordutik gizarteak aurrerapausu batzuk eman ditu zenbaiten eskubideak onartzean, baina Behin-Behineko Komite Arroxaren iritziz, legeek eta instituzioek, euren modura kolektibo hauen aurka egiten dihardute. Besteak beste, gogoan izan behar da beraien generoa aldatu nahi duten pertsonak gaixoak direla jasotzen duela Munduko Osasun Erakundeak, "Genero Disforia" izenaren pean. 
 
Sexu askapenaren aldeko jardunaldien amaiera
Behin-behineko Komite Arroxak gaurko elkarretaratzearekin batera amaituko ditu hilabetez luzatu diren "Sexu askapenaren aldeko jardunaldiak". Baloraziorik ez dute egin oraindik, baina ekitaldietan jendea egon dela esan dute, batzuetan bestetan baino gehiago, eta orokorrean pozik daudela. Halaber, herriko komunikabideek egindako jarraipena nabarmendu dute.