Kontrargi Argazki Kolektiboaren argazkiez osatutako erakusketa zabalduko dute gaur

plaentxia_com 2011ko eka. 14a, 13:15
Kideek ateratako 42 instantanea bildu dituzte erakusketan. Ekainaren 30 arte egongo da ikusteko aukera. 
 
 
 
 
 
 
 
"Kontrargi Argazki Kolektiboaren argazkiak" izeneko erakusketa antolatu du herriko argazkilari taldeak. Kideek ateratako argazkiekin osatu dute erakusketa eta gaur inauguratuko dute kiroldegiko erakustaretoan, arratsaldeko 19etan.
 
Kolektiboko kideek ateratako 42 instantanea txukun eta dotore bildu dituzte erakusketan.
 
Bisitak ordutegi honen barruan izango dira: 
Astegunetan 19etatik 20.30era; zapatuetan 12etatik 13.30era. Ekainaren 30ean itxiko da. 
 
{mosimage}