IV. Erromeria Eguna ospatuko dute zapatuan Ezozin

plaentxia_com 2011ko eka. 9a, 15:55
Eguraldi ona iragarri dute eta giro hobea izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Ikusi egitaraua:
 
 
 
 
 
 
Ekainaren 11n IV Erromerixa Eguna ospatuko da Ezozin. Iaz eguraldiaren arabera moldatu behar izan zen jaia, euriak ez zuen Ezozi zapaltzen ere laga. Zapatu honetarako berriz, eguraldi ona iragarri dute eta giro polita egotea espero dute antolatzaileek.
 
Urteroko egitarauari eutsiz, goizean salda eta txorizoa hartuta Ezozira kalejira egingo da trikitilariek lagunduta. Dantzak eta musikak beteko dute eguna, eguerdian zein arratsaldean, eta bazkaltzeko aukera izango da ermitako atarian eta inguruetan. Bazkaltzeko lekua hartzeko Iratxo goxodendan izena emateko eskatu du Euskal Jai Batzordeak.
 
{mosimage} 
 
Arratsaldean Aiko taldearekin dantza tradizionalak dantzatzen ikasi eta praktikatzeko aukera egongo da, musikari eta gidarien laguntzaz. Euskal Herri osoan zehar dantzaldi gidatuak egiten ditu Aikok eta Ezozin ere aukera izango da tradizioa berrituz gozatzeko. Bukatzeko mp5 talde eibartarrak girotutako erromeria izango da, dantzarako ohikoak diren doinuekin (Xero Xieteren estilokoa).     
 
Hona hemen egitaraua puntuz puntu:
 
ERROMERIXA EGUNEKO EGITARAUA
 
11.00etan salda eta txorizoa da Plaza Barrixan.
12.00ak aldera Ezoziraino kalejira, herriko trikitilariek girotuta.
13.00ean txistulari, soinujole,panderojole eta dultzaineroen erritmora dantza saioari hasiera emango zaio. 
Ondoren arratsaldeko erromerietan indarberriturik dantzatzeko, ermita azpian bazkaltzeko tartea izango dute bertaratzen direnek.
18.00etan Aiko taldeak girotuko du Ezozi. 
Jarraian Larrain Dantza egingo da.
19.30ean MP5 erromeri taldeak itxiko du egitaraua.
 
{mosimage} 
{mosimage}