Kaleko margo lehiaketako lanak erosteko aukera

plaentxia_com 2011ko eka. 7a, 13:31
Lan hauek Soraluzeko Udalaren esku geratu dira eta aurten margolanak saltzea erabaki du. Baita azken urteetan lehiaketan parte hartu duten lan mordoska bat ere.

 

 

 

 
Soraluzeko XVIII. Kaleko Margo Lehiaketako lanak erakusgai daude kiroldegian datorren ekainaren 11ra bitartean. Margolanak ikusteaz gain, aurten lehenengoz, lehen hiru sarituen lanak salgai ipiniko ditu udalak.
 
Lan hauek Soraluzeko Udalaren esku geratu dira eta udalak aurten, margolanak saltzea erabaki du. Baita azken urteetan lehiaketan parte hartu duten lan mordoska bat ere.
 
Egileek ipini die prezioa margolanei eta lehen hiru sarituen lanak erosteko interesa duten pertsonen artean zozketa egingo da.
 
Gainontzekoen kasuan erosten duen lehendabiziko pertsona geldituko da margolanarekin.
 
Erakusketa 19etatik 20.30era egongo da astegunetan eta 12etatik 13.30era zapatuetan. 
 
{mosimage}
 
{mosimage}