Soran jokatu nahi duten benjamin eta alebinek izena eman dezakete

plaentxia_com 2011ko eka. 6a, 16:06
Deialdia 2000-2001 jaiotako alebinak eta 2003-2003an jaiotakoak benjaminentzat da. Eguenerarte izango dute izena emateko epea.
Soraluze Futbol Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du datorren denboraldian jokatu nahi duten benjamin eta alebinek taldean izena eman dezaketela.

Lehen eta 2. urteko benjamin eta alebin kategorietako gazteak behar dituzte 2011-2012 denboraldian jokatzeko.
 
Izena emateko 687 943 879 telefonora deitu edo eskolan banatu duten orria bete dezakete. Deialdia 2000-2001 jaiotako alebinak eta 2003-2003an jaiotakoak benjaminentzat da.
 
Izena emateko epea eguenean itxiko da. Egun berean,umeen gurasoekin bilera informatiboa egingo dute Txoko kafetegian, lehen kontaktu bat izateko asmoz.

Benjaminen gurasoekin bilera: 18.30ean.
Alebinen gurasoekin bilera: 19.30ean.