Haurren Euskal Jaia debagoienako haur dantzarien topaleku

plaentxia_com 2011ko eka. 6a, 13:01
Goizetik kalejiran ibili ziren dantzariak, goizean eta arratsaldean alardea dantzatu zuten Plaza Zaharrean. Argazki guztiak MEDIATEKAn daude ikusgai.   
 
 
 
 

Debagoienako dantzariak Soraluzen elkartu ziren atzo XLI. Haurren Euskal Jaia ospatzeko. Eguraldi sargoria egin zuen egun guztian zehar, zorionez iragarritako euririk ez zuen egin eta herrira etorritako ia 200 haurrek kaleak hartu ahal izan zituzten. 
 
Goizean kalejiran ibili eta gero, Plaza Zaharrean alardea dantzatu zuten. Bazkalorduan etxeetara eta elkarteetara banatu zituzten umeak. Arratsaldean ateri iraun zuen egunak eta Plaza Zaharra musikak eta dantzak bete zuten. 
 
Argazki guztiak MEDIATEKAn daude ikusgai.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}