Regina Maiztegi abuztuan atxilotu zuten polizietako bat inputatu dute

plaentxia_com 2011ko eka. 3a, 18:00
Poliziak deklaratu duela jakinarazi digu Maiztegik. Hala ere, lehenengo bere abokatuarekin hitz egin nahi du. Martitzenean auziaren gainean hitz egingo dugu berarekin.

Poliziak deklaratu duela jakinarazi digu Maiztegik. Hala ere, lehenengo bere abokatuarekin hitz egin nahi duela eta martitzenean auziaren gainean elkarrizketa eskainiko digula esan digu. 
 
Abuztuaren 14an atxilotu zuten Regina. Bere etxetik irteten ari zela, "hiru gizon hurbildu, plakak erakutsi, Espainiako Poliziak zirela esan eta atxilotuta eraman ninduten" kontatu zuen Maiztegik.
 
Epailearen agindua behin eta berriz eskatu arren, ez zioten erakutsi eta gerora ere ez du jaso.
 
Bi egun igaro zituen ziegan eta aske laga zuten ezer berririk leporatu barik. Reginak salatu zuen legez kanpo atxilotu zutela bere atxiloketa mediatikoki erabiltzeko.
 
Atxiloketaren ostean salaketa ipini zuen eta aste honetan jakin du onartu diotela eta polizietako batek, gaur deklaratu beharko zuela Eibarko epaitegian.
 
Lotura duten albisteak