#m22 erreakzioak: Soledad del Bosque: "Soraluzen ez genuen aldaketa haundirik espero"

plaentxia_com 2011ko mai. 23a, 14:41
Soledad del Bosque alderdi sozialistako zerrendaburuak nahiko argi zuen Bilduren garaipena. Aldiz, PSE-EEk Autonomia Erkidegoan jasotako kolpeaz harritu da. Soraluzeko PSE-EEk zituen bi zinegotziak mantendu ditu.
 
 
Soledad del Bosque alderdi sozialistako zerrendaburua PSE-EEk Autonomia Erkidegoan jasotako kolpeaz harritu da. Hala ere, herrian ez zuten aldaketa haundirik espero:
"Argi genuen Bilduk aldaketaren, egoera berri baten eta bakearen aldeko apostua izanik botu asko jasoko zituela. Orain ikusiko dugu zela kudeatzen duten datorren legealdia.
 
Soraluzen ez genuen aldaketa haundirik espero. Lehen ere, ANV eta EA-k osaturiko taldeak agintzen zuen eta berez, politika berbera defendatzen alderdia bozkatu dute Bildu bozkatuaz. Euskadi mailan ez genuen uste halako kolperik jasoko genuela. Izan ere, herrian, EAEn zein Espainian egindakoaren arabera, berdin zigortzen zaituzte. Gure taldearen botuak %3an jaitsi dira. EAJ-k botuak errekuperatu ditu, uste dugu, EA-ren botu batzuk EAJra joan direla. PP-k berriz, ikus zitekeen urtez-urte, babesa galtzen zihoala".
 
Itunetaz hitz egiteko goiz samar dela esan du hautagai sozilistak.