EAJ-k kanpainako kartelen gainean beste batzuk itsatsi izana salatu du

plaentxia_com 2011ko mai. 20a, 03:00
Plaza Zaharreko paneletan itsatsi dituzte kartelak eta besteak beste, "demokraziak ez gaitu aske egingo" mezua daramate. 

 
 
 
 
 
Soraluzeko EAJ-k bere alderdiko hauteskundeetako kanpainako kartelen gainean, beste kartel batzuk itsatsi izana salatu du. 
 
Hurrengoa adierazi du EAJ-k: "Gaur goizean horrela agertu dira gure kanpainako kartelak. Ekintza honen aurrean gure salaketa plazaratzea nahi dugu, ondorengo galdera luzatuz: Hau al da batzuentzat demokrazia?".
 
Plaza Zaharreko paneletan itsatsi dituzte kartelak. Besteak beste, "demokraziak ez gaitu aske egingo" mezua daramate.