Zapatuan irabazita, mailaz igoko dira Erregionalak

plaentxia_com 2011ko mai. 17a, 13:48
Bergara "B-ren aurka defendatuko dute Preferente mailara igoera Sorako mutilek. 18.00etan Ezozin denak batzeko eskatu dute. Ikusi sailkapena hemen!Argazkia Luki H.
 
 
 
 
Martuteneren etxean 0-7 irabazi ostean indarrez bete dira Sorako "A" Erregionalak. Horrela, partidu bakarra geratzen zaie igoera lortzeko eta zapatu honetan izango da arratsaldeko 18.00etan, Ezoziko zelaian, Bergara "B"ren aurka. 
 
Etxean galduko balute, hau da, Bergarak irabaziz gero eta Usurbilek ere garaipena lortuko balu, berdinduta geratuko lirateke sailkapenean. Hala ere, gol "average" edo batazbestekoari begiratuz, aurretik geratuko litzateke Sora. 
 
Beraz, irabaztea da garrantzitsuena, horrekin nahikoa eta soberan izango da Preferente mailara igotzeko. 
 
Zaletuei zapatuan agertzeko eskatu dute Soratik
Jokalariak eta Futbol Taldeko ordezkariak oso animatuta daude asteburuko lehia dela eta, horregatik partidua ikustera joateko deia egin die zaleei: "Zapatuan, arratsaldeko 18.00etan danok batuko gara Ezozin. Taldia animatu biharra dago azken txanpa honetan igoeria benetan lortu deixen" esan du Alberto Berraondo Sorako ordezkariak.
 
Horrela dago sailkapena azken jardunaldiaren ostetik:
 
Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ANAITASUNA F.T. "B" 39   17   12   3   2   0   38   17  
2   SORALUZE 38   17   12   2   3   0   51   17  
3   USURBIL F.T. 35   17   11   2   4   0   42   25  
4   BERGARA K.E. "B" 35   17   11   2   4   0   48   26  
5   BEASAIN S.D. 28   17   9   1   7   0   36   30  
6   OSTADAR F.T. "B" 24   17   7   3   7   0   29   42  
7   GURE TXOKOA K.K.E. 21   17   6   3   8   0   37   33  
8   LANDETXA C.D. 12   17   4   0   13   0   17   46  
9   MARTUTENE K.E. "B" 8   17   2   2   13   0   18   46  
10   ASOLEUS 6   17   2   0   15   0   16   50  
 Iturria Kirolak.net