Agin Rezolak eta Beñat Lizasok jaso zituzten puntu gehien

plaentxia_com 2011ko mai. 16a, 15:08
Maila ona erakutsi zuten bertsolariek. Ikusi puntuazioa hemen.
 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo Zinean jokatu zen Gipuzkoako Bertso Txapelketan giro politta egon zen. 70 bat lagun hurbildu ziren goizeko saioa ikustera. Itziar Etxezarreta ibili zen gai jartzaile lanetan, epaimahia Zigor Leunda, Iñigo Legorburu, Egoitz Unamuno eta Iban Sukiak osatu zuten.
 
Gaiei hitzak ipiniz sei bertsolari, Asier Sasieta, Amaia Iturriotz, Agin Rezola, Jokin Labayen, Urko Egaña eta Iker Osa.
 
Maila txukuneko bertsoak osatu zituzten eta berotu ahala gero eta txukunago aritu zirela esan zuten Gpuntuko kritikoek. Baita Kartzelako gaian ere, "Lotsa" hitzari bertsoak egin behar izan zizkietenean, dotore aritu ziren.
 
Horietatik puntu gehien Aginek lortu zituen. Bere erregulartasuna eta freskotasuna nabarmendu zuten epaileek eta 367 puntu lortu zituen. 
 
Allegro elkartean bapo bazkaldu zuten antolatzaile, bertsolari eta bertsozaleek eta arratsaldeko saioari ekin zioten 17.30 aldean. Antzokia beteago egon zen arratsaldean, 100 lagun inguru batu ziren Zinean.
 
Bertsolariak ondorengoak, Iñigo Gorostarzu, Josu Oiartzabal “Xenpelar”, Beñat Lizaso, Felix Zubia, Xabi Astigarraga eta Odei Lopez. Txukun aritu ziren taula gainean eta umore ona ez zen falta izan.
 
Kartzelako saioan "Eskuartean duzu nerabezaroan idatzitako egunerokoa" izan zuten gaia. Beñat Lizaso izan zen puntuazio haundiena lortu zuena.
 
Puntuazioak behean. Informazio gehiago www.gpuntua.com
 
gpuntua3.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
gpuntua4.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
gpuntua5.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

gpuntua6.jpg

 

 
 
 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Goizeko saioko puntuazioa:
 

Bertsolaria

Puntuazioa

Asier Sasieta

329

Amaia Iturriotz

344

Agin Rezola

367

Jokin Labayen

335.5

Urko Egaña

324

Iker Osa

317

 

Arratsaldeko puntuazioa:


Bertsolaria

Puntuazioa

Iñigo Gorostarzu

263.5

Josu Oiartzabal “Xenpelar”

254

Beñat Lizaso

289

Felix Zubia

265

Xabi Astigarraga

249

Odei Lopez

236