Domekako bertso saioa twitter eta facebook bitartez jarraitzeko modua egongo da

plaentxia_com 2011ko mai. 13a, 13:54
Gpuntu-ko sare sozialek zuzeneko jarraipena egingo diote goizeko zein arratsaldeko saioei.
 
 
 
 
 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioa jokatuko da domekan Zinean. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, sare sozialen bitartez jarraituko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. Honako helbideetatik egingo dute erretrasmisioa:
 
Sarrerak internet bidez eskuratu daitezke www.bertsosarrerak.eu atarian. Bi saioen artean bazkaria egongo da Allegro elkartean eta bazkariko txartela webgune berean eskuratu daiteke.
 
Salneurriak
Goiz edo arratsaldeko sarrerek 5 euro balio dute, (3 euro bazkide eta 15 urtetik beherakoentzat), egun osoko sarrerak 8 euro (5 euro besteek) eta bazkariak 15 euro (12 gainontzekoek).
 
11.30ean: Goizeko saioa
Asier Sasieta
Amaia Iturriotz
Agin Rezola
Jokin Labayen
Urko Egaña 
Iker Osa
 
14.00etan Bazkaria Allegro Elkartean
 
17.30ean: Arratsaldeko saioa
 Iñaki Gorostarzu
Josu Oiartzabal
Beñat Lizaso
Felix Zubia
Xabi Astigarraga 
Odei Lopez