UEU-k udako ikastaroak aurkeztu ditu

plaentxia_com 2011ko mai. 12a, 13:19
Urtero bezala, gai anitzak jorratuko dituzte Eibarren, Iruñean eta Baionako egoitzetan. Izen ematea ekainaren 19ra arte zabalik. 
 
 
 
 
 
 

 

Udako Euskal Unibertsitateak 39. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Ohiko moduan, hainbat alor jorratuko dituzte aurten ere, artea eta musika, giza zientziak, ingenieria eta teknologia, osasun zientziak, zientzia aplikatuak, gizarte zientziak eta unibertsitate gaiak. 

 

Eibarko Markeskua Jauregian ekainaren 27tik uztailaren 1era eta uztailaren 11tik 15ra emango dira kurtsoak; Baionan uztailaren 4tik 6ra eta Iruñean uztailaren 18tik 20ra.

Gogoratu Soraluzeko udalak matrikularen erdia ordaintzen duela bertan erroldatutakoei. 

Informazio gehiago www.ueu.org


artea eta musika Antzerkilaritza Clown ikastaroa (hastapenak).
Baiona - uzt.4-6 / 18 ordu (A)



giza zientziak Filosofia Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua.
Iruñea - uzt.18-20 / 22 ordu (B)
Hizkuntzalaritza Euskal Herriko Ahozko Ondarea: bilketa, katalogazioa eta hedapena.
Eibar - uzt. 11-12 / 14 ordu (A)
Itzulpengintza Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT.
Eibar - uzt. 1 / 6 ordu (A)



ingeniaritza eta teknologia Informatika 3D grafikoak Blender erabiliz.
Eibar - ek.27-28 / 14 ordu (A)
Informatika
Elektronika
Arduino eta hardware librerako sarrera.
Eibar - uzt.11-12 / 14 ordu (A)
Informatika Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTex-en bidez.
Iruñea - uzt.19-20 / 12 ordu (A)
Internet Zaintza teknologikoa software librean oinarrituta.
Eibar - ek.29-30 / 12 ordu (A)
Internet Facebooken aplikazioak nola sortu.
Eibar - uzt.13-14 / 12 ordu (A)



osasun zientziak Elikadura Elikadura modernoaren mito eta sineskeriak.
Eibar - ek.28-29 / 14 ordu (A)
Osasuna Oreka emozionalerako terapia naturalak.
Iruñea - uzt. 18-20 / 22 ordu (C)



zientzia aplikatuak Kimika 2011 Kimikaren Nazioarteko Urtea.
Eibar - uzt.18-20 / 18 ordu (A)
Matematika Papiroflexia matematikaren irakaskuntzan: ikasketa kinestesikoa.
Baiona - uzt.4-5 / 12 ordu (A)



gizarte zientziak Geografia GPSa erabiltzeko jarduera erakargarria: Geocaching.
Eibar (on line) - uzt.15-23 / 30 ordu (A)
Komunikazioa Norberaren komunikazio-gaitasunak lantzeko tailerra.
Iruñea - uzt.18-20 / 18 ordu (A)
Pedagogia Proiektuak eraikitzen.
Eibar - ek.27-29 / 18 ordu (A)
Pedagogia
Literatura
Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko.
Eibar - ek.27-29 / 18 ordu (A)
Pedagogia
Literatura
Haur literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan.
Baiona - uzt.4-6 / 18 ordu (A)
Pedagogia
Antzerkilaritza
Irakaslea eszenan.
Baiona - uzt.4-6 / 18 ordu (A)
Pedagogia
Yoga
Yoga-teknikak irakasleentzat.
Iruñea - uzt.18-20 / 18 ordu (A)
Pedagogia Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorra, xantaia eta mehatxuak gaindituz.
Iruñea - uzt.18-19 / 14 ordu (A)
Psikologia Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera.
Eibar - ek.28-30 / 18 ordu (A)
Psikologia
Hezkuntza
Zoriontasunaren bila (heziketa emozionala).
Eibar - uzt.11-12 / 14 ordu (A)
Psikologia Gestalt terapia: autoestimua lantzen.
Eibar - uzt.13-14 / 14 ordu (A)
Psikologia
Bileren dinamizazioa.
Baiona - uzt.4-5 / 14 ordu (A)
Psikologia Grafologiarako sarrera.
Iruñea - uzt.18-19 / 14 ordu (A)
Psikologia
Dantza
Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu.
Iruñea - uzt.18-20 / 18 ordu (A)
Sexologia Sexuen esanahia eta esan nahia.
Iruñea - uzt.18-20 / 18 ordu (A)
Soziolinguistika
Pedagogia
Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak.
Baiona - uzt.4-6 / 18 ordu (A)
Soziolinguistika
Pedagogia
Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak.
Iruñea - uzt.18-19 / 14 ordu (A)
Soziologia Auzolana eta Herrigintza: bizimodu komunitarioak berpiztuz.
Eibar - uzt.12-13 / 14 ordu (A)
Soziologia Trantsizioak: petrolioarekiko dependentziatik harago?
Iruñea - uzt.18-19 / 14 ordu (A)
Soziologia ''Euzkadi euzkotarron aberria da?'' Euskal identitatearen hausnarketa XXI.mendearen hasieran.
Baiona - uzt.4-5 / 14 ordu (A)
Soziologia
Politika
Laugarren Mundua. Herri indigenen nazioarteko ahalegina burujabetasunaren alde.
Iruñea - uzt.18-19 / 14 ordu (A)



Unibertsitate gaiak AOI (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologia eta IKT unibertsitateko irakaskuntzan.
Eibar (on line) - uzt.18-ira.17 / 40 ordu (B)