Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa domekan herrian. Eskuratu sarrerak hemen!

plaentxia_com 2011ko mai. 11a, 15:42
Domekan hamabi bertsolarik hitzak josteko abilidadea erakutsiko dute Zineko taulagainean. 11.30ean hasiko da goizeko saioa. bertsozale.com
 
 
 
 
 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa joan den astean abiatu zen Orion. Domekan Soraluzeko Zinean jarraituko du lehiak. Hamabi bertsolarik hitzak eta errimak josteko abilidadea jokoan ipiniko dute goiz eta arratsaldez.
 
Goizeko saioan Asier Sasieta, Amaia Iturriotz, Agin Rezola, Jokin Labayen, Urko Egaña eta Iker Osa arituko dira.
 
Arratsaldeko saioan berriz, Iñaki Gorostarzu, Josu Oiartzabal, Beñat Lizaso, Felix Zubia, Xabi Astigarraga eta Odei Lopez.
 
Sarrerak internetez!
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, oraingoz 20 sarrera saldu dira, goizeko zein arratsaldeko saioan. Sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eu atarian sartu behar da eta bertan eskatu.
 
Bi saioen artean bazkaria egongo da Allegro elkartean. Bazkariko txartela webgune berean eskuratu daiteke.
 
Salneurriak
Goiz edo arratsaldeko sarrerek 5 euro balio dute, (3 euro bazkide eta 15 urtetik beherakoentzat), egun osoko sarrerak 8 euro (5 euro besteek) eta bazkariak 15 euro (12 gainontzekoek).
 
11.30ean: Goizeko saioa
Asier Sasieta
Amaia Iturriotz
Agin Rezola
Jokin Labayen
Urko Egaña 
Iker Osa
 
Bazkaria
 
17.30ean: Arratsaldeko saioa
 Iñaki Gorostarzu
Josu Oiartzabal
Beñat Lizaso
Felix Zubia
Xabi Astigarraga 
Odei Lopez