Maisuen Etxeen oinarriak mahai gainean laga dituzte

plaentxia_com 2011ko mai. 5a, 15:14
Alderdi sozialistak gaia momentuz bere horretan lagatzeko eskariari erantzun zioten EAJ eta PP alderdiek. 

 
 
 
 
 
 
 
Atzo legealdiko azken udalbatzarra egin zen saio aretoan. Gai esanguratsuena Maisuen Etxeetan errentariak hautatu eta ontzat emateko Oinarriak bozkatzea izan zen. Alderdi sozialistak gaia mahai gainean lagatzeko eskatu zuen, zenbait punturen gaineko zalantzak medio. Udal Gobernu Taldeak onartzearen alde bozkatu zuen, mahai gainean lagatzearen alde egin zuten EAJ, PP eta PSE alderdiek. Ondorioz, bere horretan geratu da gaia eta hurrengo legealdiko udalbatzarrean eztabaidatuko dute.

Ezoziko kirol instalazioen erabilpena onartu dute
Udalaren eta Soraluzeko Futbol Taldearen arteko hitzarmena onartu zuten Udal Gobernu Taldearen eta EAJ-ren aldeko botuekin; PP eta PSE abstenitu egin ziren. Hitzarmenari esker, besteak beste, herritarrek bertako instalazioak erabili ahalko dituzte futbol taldeek bertan jokatzen ez duten sasoian. Azkenik, etxez-etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileen artean botiken erabilera optimizatzen duen programa garatzeko, udalaren eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena aho batez onartu zuten zinegotziek.