Plaentxi Ikastetxe osteko jolastokiko ziburuak apurtu dituzte

plaentxia_com 2011ko mai. 4a, 14:54
Oporretatik bueltan dena hondatuta aurkitu zuten irakasleek. Udaltzaingoa erantzuleen bila dabil.
 
 
 
 
 
 
 
Aste Santuko oporretatik bueltan ezustekoa hartu dute Plaentxi Ikastetxeko irakasle eta ikasleek. Ikastetxe osteko jolastokiko ziburu guztiak apurtuta aurkitu dituzte, lekuz mugituta edo su emanda. Irakasleak arduratuta daude gertatu denarekin eta irtenbide bat aurkitu behar dela diote, ez dadin errepikatu. Gainera, sasoi honetan umeak asko ibili ohi dira kolunpioetan: "Guretzat oso garrantzitsuak dira ziburuak, ze udaberriarekin batera jolasteko gogoz ibiltzen dira umeak. Holan ezin gara egon, ezin gara ibili une oro umeei ziburuetara ez hurbiltzeko esanez". 
 
Patio hori publikoa da eta kanposantu ondoko eskilaretatik bidea zabalik egoten da. Ziburuak txikitu dituztenek ez dute beraz, bertaratzeko inongo oztoporik izan. Udaltzaingoa erantzuleen bila ari da eta udaletxea ipini da ziburuen enpresarekin harremanetan, lehenbailehen parkea berrezartzeko. 
 
Hondatutakoak: Ping-pong-eko mahaia jatorriko lekutik hainbat metrotara aurkitu zuten irakasleek, mugitu zutenek su eman zioten.  Txirrista eta etxetxoa lurretik askatu, apurtu eta edozein modutara laga zuten.
 
ziburu2.jpg  ziburu3.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
ziburu4.jpg   ziburu5.jpg