Joseba Garciak garaikurra eskuratu zuen Udanako igoeran

plaentxia_com 2011ko mai. 3a, 15:32
Istripu larriak izan ziren eta ondorioz lehen txandako denborak bakarrik hartu zituzten kontuan. Argazkian Aitor Zabaleta irabazlea. Goiena.net
 
 
 
Apirilaren 30ean VI Udanara Igoera jokatu zen Oñatin. Helmugan lehena Aitor Zabaleta izan zen 00:02:21.144 denbora eginda. Joseba Garciak 5GT turboarekin konpetitu eta sailkapen ofizialean 13. postua eskuratu zuen, 00:03:00.852 denbora eginda. Garciarena moduko autoek “Renault Kopa”n hartzen dute parte eta txapelketa horretan lehen postua eta garaikurra eskuratu zuen Garciak.
 
Istripuz betetako lasterketa
Igoeran hainbat istripu larri izan ziren. Entrenamenduetan auto bat bere bidetik irten eta sei lagun zauritu zituen; bigarren “paellan” gizon bat hainbat metrotatik behera erori zen. Sailkapena osatzeko lehen lasterraldia bakarrik hartu zuten kontuan.
 
Herri arteko pilota txapelketan Nagusiak garaile
Arane kiroldegian Gipuzkoako herri arteko txapelketako partiduak jokatu zituzten Soraluze eta Elgoibarrek. Herriko Kadeteak eta Jubenilak  ez ziren 22ra iritsi. Atxotegi eta Jauregik baina, 22-11 irabazi zien Elgoibarko bikoteari. 
 
Herri arteko txapelketa
Soraluze (kadeteak) 17
Elgoibar (kadeteak) 22
 
Soraluze (Jubenilak) 2
Elgoibar (Jubenilak) 22
 
Soraluze (Nagusiak) 22
Elgoibar (Nagusiak) 11