Preferente maila erdietsi dezake Erregionalak zapatuan

plaentxia_com 2011ko mai. 2a, 15:04
Zapatuan partidu erabakigarria jokatuko dute Ezozin eta zaleen babesa eskatu dute.
 
 
 
 
 
 
 
 
Sorako "A" Erregionalak norgehiagoka oso garrantzitsua jokatuko du zapatuan Anaitasuna "B"ren aurka, 18.00tan Ezozin. Sailkapeneko bigarrena da eta Soraren atzetik dago, bi puntuko aldeaz. Asteburu honetan bertan erabaki liteke mailaz igoko den ala ez. Sorak irabazi eta Bergarak galduz gero, ia seguru Sorarena izango da igoera. 
 
Zaleen babesa eskatu dute zapatuko norgehiagokarako
Zapatukoaren ostetik beste bi partidu baino ez dira geratzen Igoera Faseko lehiaketa amaitzeko. Mailaz igo daitezkeen taldeak ere bi izango dira. Asteburuan galduta ere, Sorak aukera haundiak ditu Preferente maila erdiesteko. Hala ere, afizioaren babesaren garrantzia azpimarratu dute futbol taldetik: "Herritarrak animatu nahi ditugu Ezozin Erregionala babestera. Zapatuko partidua igoerarako erabakigarria izan daiteke eta zaleen babesa asko eskertuko dute jokalariek" esan du Alberto Berraondok. 
 
Datozen partiduak: Erregionalak (1go lau taldeak)
Maiatzak 7
Sora-Anaitasuna
Usurbil -  Asoleus
Ostadar "B" - Bergara "B"
 
Maiatzak 14
Martutene "B" -  Sora
Anaitasuna "B" - Usurbil
Bergara "B" - Beasain
 
Maiatzak 21
Sora - Bergara "B"
Gure Txokoa - Anaitasuna "B"
Usurbil - Martutene "B"
 
Gainontzeko norgehiagokak
Maiatzak 7
Ikasberri - "B" Erregionala
Jubenilak - Arizmendi Uda "B"
Eibartarrak "B" - Kadeteak