Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketako bikoteen zozketa

plaentxia_com 2011ko api. 28a, 03:00
Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketako bikoteen zozketa egingo dute gaur arratsaldeko 20.00etan Gaztetxean. Aurten hamar urte bete dira Asier Heriz eta Iñaki Saezen omenez txapelketa antolatzen hasi zirenetik. Maiatzaren 5ean hasiko dira lehen partiduak jokatzen, eskuz-binakako modalitatean, San Andresko pilotalekuan. Finala Santana jaietan izango da.