Hautagaien zerrenda jakinarazi du Soraluzeko PSE-EE-k

plaentxia_com 2011ko api. 20a, 15:40
Soraluzeko PSE-EE alderdiak jakinarazi ditu udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren hautagaien zerrenda.
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko PSE-EE alderdiak jakinarazi ditu udal hauteskundeetarako aurkeztuko diren hautagaien zerrenda. Lehendik genekien modura, Soledad del Bosque izango da sozialisten zerrenda-burua.
 
1950eko martxoaren 18an jaioa, bere aita eta senarra ere zinegotziak izandakoak dira. Alderdi sozialistaren bozeramailea izan da azken hiru legealdietan eta hirigintza batzordean, Ogasuna, nekazaritza edo enplegu batzordeetan parte hartu du.
 
Hau bere bosgarren legealdia izango da lehenengoz 1995ean zinegotzi jardun zuenetik. Batzar Orokorretan ere jardun zuen 2007-2011 legealdian eta Berdintasun eta Ingurugiro Batzordeetako bozeramaile sozialista izan da Gipuzkoako Legebiltzarrean.
 
Administratibo goi modulua ikasitakoa da, eta horretan aritu da politikagintzan buru belarri lanean hasi zen arte.
 
Ondorengo soraluzetarrak dira 2011ko udal hauteskundeetarako PSE-EE alderdiak aurkeztutako hautagaiak.
 
2011 udal hauteskundeetako Soraluzeko PSE-EE-ren hautagaiak
  • 1.  Soledad del Bosque Zarobe
  • 2.   Patricia Borinaga Albeniz
  • 3.   Zohartze Zarraga Iriarte
  • 4.   Xabier Iñurrieta Labayen
  • 5.   Teogenes Ruiz Gutierrez
  • 6.   Rosa del Bosque Zarobe
  • 7.   Jose Luis Perez Perez
  • 8.   Daniel Ruiz Gutierrez
  • 9.   Mª Concepcion Albeniz Alberdi
  • 10.  Gonzalo Solana Lancho
  • 11.  Jose Ignacio Borinaga Lopez
 
Irakurri martxoan eman zuten prentsaurrekoa hemen.