Emakumeen Topaguneak martxoaren 8ko kanpaina baloratuko du gaurko batzarrean

plaentxia_com 2011ko api. 19a, 15:10
Arratsaldeko 19.00etan bilduko dira udaletxean joandako ekitaldiak zein aurretik daudenak eztabaidatzeko. 
 
 
 
 
 
 
 
Emakumeen Topagunea gaur arratsaldean bilduko da udaletxeko lehen solairuan, arratsaldeko 19.00etan. Aztergaien artean, landuko dituzten gaietako batzuk joan den martxoaren 8ko kanpaina, Debebarrenako Emakumeen I Topaketa Interkulturala eta emakumeentzat ipini nahi duten sare sozialen ikastaroa izango dira.
 
Bilera guzti hauek irekiak dira eta edozein herritarrek har dezake parte bertan.