Zinea bete egin zen "75 urteko isiltasuna hausten" erakusketaren aurkezpen ekitaldian

plaentxia_com 2011ko api. 19a, 13:48
Lan Taldeko kideak oso pozik zeuden herritarrek emandako erantzun ona ikusita. 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluze 1936 Lan Taldeak prestatutako erakusketak ireki ditu ateak. Zapatuan egin zuten inaugurazio ekitaldia Zinean. Osintxuko dantza taldeak egin zuen dantza, herriko musikari eta kantariek lagunduta. 
 
 
 memoria3.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
  Lan Taldeko kideek manifestua irakurri eta hilabeteotan elkarrizketatu dituzten 20 adinekoen artetik aukeratutako testigantza batzuk proiektatu zituzten. 
 
 
 
memoria2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Antolatzaileak pozik
Zinea leporaino bete zen aurkezpen ekitaldian eta Lan Taldeko kideak oso pozik daude jasotako erantzuna ikusita. Hurbildutako asko eta asko, sasoi haiek bizitako adineko pertsonak izan ziren eta adi jarraitu zuten ekitaldia. Amaitzean kiroldegiko erakustaretora joan ziren "75 urteko isiltasuna hausten" erakusketa bisitatzera. 
 
 
 
memoria4.jpg  memoria6.jpg     memoria5.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 





 
Maiatzaren 6ra arte
Erakusketak egun horretan itxiko ditu ateak. 20tik 25era bitarteko jaiegunetan itxita eta domeketan ere bai.
 
Irekiera ordutegia, honako hau da: 
Astegunetan 19.00etatik 20.30era. 
Zapatuetan 12.00etatik 13.30era.