Kukumixok Oporlekuak antolatu ditu aste santuko hiru egunetan

plaentxia_com 2011ko api. 15a, 15:09

4-8 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta apirilaren 18, 27 eta 29an izango dira, institutuan.

 
 
 
 
 
 
 
 
Kukumixo Aisia Taldeak  4-8 urte bitarteko umeentzako Oporlekuak antolatu ditu aste santuko oporretarako. Apirilaren 18an, 27an eta 29an, goizeko 10.30etik 13.00era jolasak, eskulanak eta denborapasak egingo dituzte institutuan. Oporlekuen helburua umeek euren opor luzeetan denbora betetzeko "zerbait" izatea da, lagun giroan udaleku euskaldunetan parte hartuz.
 
Antolatzaileek hezitzaileek agertu duten lanerako gogoa azpimarratu dute, "diru gabe egon arren musutruk lan egiteko prest azaldu dira eta euren inplikazioari esker lortu dugu umeak dibertitu eta ondo pasatzeko egun batzuk antolatzea".
 
Oporlekuok Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeei zuzenduta daude. Izena eskolan bertan eman dezakete.