Maltzagatik helduko da gaur Korrika, 20.15ean

plaentxia_com 2011ko api. 13a, 14:53

25 eragilek hartuko dute euskeraren aldeko lekukoa. Aurreikuspenen arabera iluntzeko 20.15ean helduko da Soraluzera. Elgoibartik etorriko da, Maltzagan Soraluzerantz egingo du. Plaentxi LH ikastetxeko ume eta irakasleak. 

 
 
 
 
Euskalakariak tipi-tapa bidean jarraitzen dute eta gaur goizean goierrin sartu dira. Aurreikuspenen arabera iluntzeko 20.15ean helduko da Soraluzera. Elgoibartik etorriko da, Maltzagan Soraluzerantz egingo du eta Sagarrerreka, Mendiola, Ezozibidea, Estaziño, Oleako zubia, Santana, Plaza Barrixa, Plaza Zaharra eta Gabolatsetik Maltzagara egingo du berriz, Eibarren sartzeko.
 
Korrika heldu aurretik, 15.30ean herriko umeek KORRIKA TXIKIAn atxintxika egingo dute. Jarraian eskulanak eta jolasak izango dituzte, musikak girotuta, Korrika nagusia heldu zain denbora giro onean pasatzeko. Kukumixo, ludotekako eta ikastetxeko arduradunek antolatu dute arratsaldeko plana.
 
{mosimage} 
 
Domekan Donostiara!
Apirilaren 7an hasi eta 17an, domeka honetan, amaituko da 17. Korrika. Donostian emango zaio bukaera aurtengo edizioari eta herritik autobusa antolatu dute bertaratzeko. Izena emateko AEK, Arrano, Iratxo edo Gaztelupera jo behar da. Animatu Donostiara!!!
 
Korrikaren ibilbidea Soraluzen  
Arratsaldeko 20.15ean iritsiko dira euskalakariak Soraluzera. Herriko 25 eragilek hartuko dute euskararen aldeko lekukoa:
 
           TALDEA                              NON HARTU
ATXOLIN G.E.
Saturixo
UDALA
Maltzaga baino lehenagoko zubia
GAZTETXEA 
Maltzaga
EAJ
Gabilondo
PELOTA TALDEA
Gabilondo baino aurrerago
AAM
Enbalajes
KEIXETA G.E.
Unamuno
SORALUZE INSTITUTUA
Industrias Placencia
GAZTIAK
Sagarrerreka
EA GOL
 KONTRARGI Ezoziko bidea
FUTBOL TALDEA
Aldapa erdia
PLAENTXI H.I.
Eskola
MUSIKA ESKOLA
Bidegorri
EUSKAL JAI BATZORDEA
Semaforoa
HAURREN DANBORRADA
Txuritxu
DANTZA TALDEA
Udaletxea
MENDI TALDEA
Plaza Zaharra
AEK
Rotonda
EZKER ABERTZALEA
Industrialdeko zubia
EHE
Industrias Placencia
BIZIKALE
Unamuno
PIL-PILEAN / KUKUMIXO
Enbalajes
ABESBATZA
Gabilondo
LAB
Maltzaga
{youtube}Si7ha2NgBEU{/youtube}